Postal bat desertuan

0

Izenburua: Postal bat desertuan
Idazlea: Julen Apella
Argitaletxea: Balea Zuria
Urtea: 2023

Poema-bilduma honetan ahots gazte baino sendo bat suma daiteke liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena. Trebeki uztartzen ditu metaliteratura eta kritika soziala, hizkera landuz eta irudi iradokigarriak erabiliz, gogoetari bideak irekiz. Belaunaldi baten ahots gisa ere altxatzen da, baina aldarrikapena eta munduari modu kritikoan begiratzeko jarrera lirismoz lantzen du. Poema askotan bat egiten dute egunerokotasunaren ajeek eta paisaiak, eta liburuari osotasuna ematen dioten zenbait osagai baliatzen ditu: zapatak, oinak, bidea, hegoak, mugimendua, denbora, erlojuak…

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments