Izenburua: Azkue, bilbotar ezezaguna
Idazlea: Jurgi Kintana
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015
Zer dute komunean Sabino Arana abertzaleak, Zita austro-hungariar enperatrizak, Ramón Menéndez Pidal espainiar akademikoak, Jesusu Guridi musikariak, Hugo Schuchardt linguistak, Pio Baroja idazleak eta Federiko Krutwig euskaltzainak? Guztiek ezagutu eta tratatu zutela liburu honetako protagonista: Resurrección Maria Azkue (1846-1951).
Azkue, topikoak dioenaz bestera, ez zen izan euskal baserri mundutxoan isolatuta bizi zen folklore biltzaile iluna. Euskal Herriko bizitza sozial, politiko eta kulturalean bete-betean parte hartu zuen, eta Europarekin harreman zuzenak izan zituen.
Liburu honetan Azkueren bizi-ibilbide ezezaguna kontatzen da. Bere haurtzaroa eta gaztaroa, militantzia politikoak, musikari garaiak, nazioarteko bidaiak, Euskaltzaindia sortzeko borrokak eta frankismopeko azken urteak. Hori guztia Bilboko eta Euskal Herriko historiaren testuinguruan eta; Miguel de Unamunorekin kontrastean. Azkueren helburua izan baitzen Euskal Herria astintzen zuen modernitateari erantzutea, eta Bilbotik abiatuz euskaldunei beren hizkuntzaren eta beren patuaren jabe izateko tresnak ezkueran jartzea.