Etxe hutsean

1

Izenburua: Etxe hutsean
Idazlea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2009

Gertakari latz batetik abiatuta —autoreari ia batera hil zaizkio aita eta ama—, haien etxe hutsaren barruan kutxa huts hits bat balitz bezala sentitzen du, eta modu naif batean egiten du bertako bisita, oroitzapenak aletuz, sentimenduei askapen baimena emanez, heriotzaren berri eta giza kondizioarena ematen du.

Linazasorok haur eta gazteei zuzendutako liburua dela esaten du, baina helduen sailean sartu dugu, ez dugulako haurrentzako poesia sailik, baina baita helduentzako literatura ere izan daitekeelako.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Aurreko batean irakurri nuen, edo entzun, ez dut gogoan non, emakume ia 60 urteko batek zioena, alegia, etxean sartzen zenean, bakardadea utxatzeko, etxeko telebista guztiak pizten zituela. Nik neure artean, “horrelakoa ote Etxe hutsean liburuko etxea?” Zeren sumatuko banu horrelakoa dela, ez nuke liburu hau ireki ere egingo! Baina ez, etxe hau behinola etxe betea izandakoa da, eta betetasun horrek “salbatzen” du liburua neurri batean. Baina etxe huts hau ere gogorra da, gurasoak hil osteko etxea baita. Norbait hain gertukoa hiltzen zaizunean, doluminak ematen dizkizute, eta poema hauek agian balioko dute min hori arintzeko edo goxatzeko. Horixe dirudi liburuak, dolu egunak pasatzeko idatzi beharreko liburua, zeren haikuetara eta poemetara bildu duena barruan gorde izan balu lehertuko baitzen poeta. Eta zu egoera horretan bazaude agian lagunduko dizu Herioren zama gainetik kentzen. Baina niri egunen batean, gurasoak hiltzen zaizkidanean, ez banaiz ni haien aurretik hiltzen, ziur hau baino liburu optimismoz beteagoa irakurtzen ahaleginduko naizela.