Trilogia hiperlaburra

1

Izenburua: Trilogia hiperlaburra
Idazlea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena. Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso aspergarria izan da Karlos Linazasororen azken liburua. Hasieran interesatu egin zait baina interes hori murrizten hasi da, guztiz desagertu arte. Asko kostatu zait amaitzea, nahiz eta irakurketa azkarra izan, baina interes ezak oztopatu dit arrapaladan bukatzea. Beraz, ezin dut gomendatu. Ea hurrengoa.