Izenburua: Samuel eta Slawo
Idazlea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2022
Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera. Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak.
Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari…
Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenak; alabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik.
Ez zait gustatu Karlos Linazasororen liburu hau. Mikroipuin askok osatzen dute liburua eta horietako gutxi gustatu zaizkit; besteak, aspergarriak edo gatzbakoak. Niretzat, liburuaren gauzarik onena izan da azkar irakurtzen dela eta, beraz, azkar amaitu dudala.
Liburuan zehar nabaria da Linazasoro jakintza handiko pertsona dela, baina horrek ez du balio izan liburua interesgarriagoa egiteko.
Ondorioz, ezin dut liburu hau gomendatu. Ea hurrengoa!