Haragizko mamuak

1

Izenburua: Haragizko mamuak
Idazlea: Karmele Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022

Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea…
Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.
Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin-bilduma honetan.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Karmele Mitxelenarena.
Donostia saria irabazi du kontakizun-liburu arloan eta oso merezita irabazi du. Hamar ipuin ditu liburuak eta denekin gozatu egin dut. Izan ere, den-denak interesgarriak iruditu zaizkit eta denen maila bikaina da.
Gainera, oso ondo idatzita daude ipuinak, neurriko paragrafoekin eta erderismorik gabe.
Sorpresa handia izan da liburu hau eta espero dut ez okertzea, baina Karmele Mitxelenak honela jarraitzen badu, esan dezakegu izar bat jaio dela euskal literaturan. Ea egia den eta hurrengo liburua laster heltzen zaigun!