Izenburua: Paularen seigarren atzamarra
Idazlea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Denok dakigu zenbat hatz dauzkagun eskuan, ezta? Bat, bi, hiru, lau eta bost. Paulak ere bai, eskuineko eskuan. Baina ezkerrekoan bost ez baizik sei atzamar ditu, behatz txikiaren ondoan beste txikiago bat baitauka. Eta ez hori bakarrik: seigarren hatz txiki horrek botere bereziak ematen dizkio Paulari, seigarren zentzumen antzeko bat, jendeak zer pentsatzen duen jakiteko ahalmena dakarkiona. Horri esker, bere inguruko jendearen buruan zer dagoen “irakurriko” du, antena magiko bat balu bezala, eta hala, hainbat abentura gertatuko zaizkio Paulari.
Paula berezia da. Sei atzamar ditu bere ezker eskuan eta honek neskatila berezia izatea dakarkio. Gustura irakurtzen den ipuina da Katixaren hau. Umeentzat oso mezu ederra zabaltzen du, autoestimuaren garrantzia azaldu, senideen arteko konplizitateak eta harreman jatorraren onura… Balore ederrak zabaltzen ditu Katixaren ipuin honek bai.