Habitat

14

Izenburua: Habitat
Idazlea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

Bigarren ipuin-liburua kaleratu du Katixa Agirrek, Igartza bekaren laguntzari esker: Habitat, sei istorioz osaturiko bilduma, kokalekua duena ardatz eta lokarritzat: Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.

Sei ipuinetan zehar, pertsonaiek hain goxoa ez den bakardadea pairatuko dute, hain zintzoak ez diren maitasun istorioak biziko dituzte, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak agoantatu beharko dituzte, eta batzuek, dena galduko dute etxeak ordezkatzen duen ustezko independentzia horren peskizan.

Subscribe
Notify of
guest

14 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Ordizia 72.1

Ezin gogoratu.
Liburua irakurri eta iritzi hau ematerako hilabete pare bateko tartea pasa dela esan behar dut. Gaur liburutegia apalategitik hartu, ireki eta zalantza sortu zait irakurria ote nuen ala ez. Etxekoek baietz esan didate, beraz, istorioen izenburua eta gain-irakurketa arina egin dut. Hasieran kosta egin zait irakurria nuela gogoratzea. Pixkana, ordea, konturatu naiz, baietz, pertsonaia batzuk eta kontakizun batzuek zeri buruzkoak ziren banekiela. Honekin uste dut adierazia dudala liburu hau ez zitzaidala oso barrenera iritsi.

Leire

Besterik gabe esan nahi dut asko gustatu zitzaidala Habitat, zorionak beste liburu bikain bategatik, Katixa!

Karmele

Oporretan irakurri dut liburu hau eta esan behar dut erabat konektatu dudala berarekin. Ez zait askotan gertatzen, e! Gertaerak eta sentimenduak hain dira errealak, egunerokoak, gureak. Hunkigarria eta umoretsua aldi berean. Gomendagarria zinez.

Lesaka 30.1

Dagoeneko esan dute liburu honen mamia, gaia; jakina da.
Sentsazioak nigan: oso interesgarriak iduritu zaizkidala sei kontakizunak, gai hurbila, protagonistak zu edo ni (edo biok) izan gintezkeen, “ezagunak” hor azaltzen diren sentimenak ere… Horrekin denakin, gaur gaurko giza-talde eta familien sei erretratu margotzen dizkigu Katixak, sei, aski errealak, aski sinesgarriak seirek.
Gainera, ironia puntu batez, eta moralismorik gabe (zer da ongi eta zer gaizki?) eta kontakizunak “irikita” utziaz, espres, nire idurikoz (kontakizunak ez ditu bukatzen, ez ditu ixten, bizi-pasarteak ari da kontatzen, eta bizitzak darrai…auskalo non barna; istorioak nondik darraien irudikatzea, irakurlearen esku). Polita.
Originalak iduritu zaizkit gidoiak, batzutan elementu asko tartekatuz…Sormen lana ageri da horren “atzean”.
Hizkera: Bizi-bizi ari da kontari, di-da batean gertatzen ari dena eta gertatu zena eta oroitzapenak eta sentimenak eta senti-miñak… di-da.
Euskara: urbanoa, nahikoa, laua, planoa, berdina, eszenatoki eta protagonista ezberdinak izanik ere.
Nire idurikoz.

Gasteiz

Sei istoriok osatzen duten liburu hau oso interesgarria da. Erraz irakurtzen da, modu errealista eta atseginean kontatuta baitaude istoriotxo horiek. Etxe barruan bizi ohi diren egoerak jasotzen dira: bakardadea, beldurrak, bikotekideen arteko inkomunikazioa, gezurrak, maitasun eza, zoriontasun eza… Oso gomendagarria.

Alegia 41.6

Errez irakuzen da sei ipuinez osatutako liburu hau. Agian, ipuin batuzk besteak baino erakargarriagoak dira baina orokorrean nahiko entretenigarriak dira. Hiztegi erraza du eta ondo islatzen ditu pertsonaiak eta hauen bizipenak, sentimenduak, arazoak,… oso errealista da. Gainera, ez du ezer berezirik asmatu behar interesa pizteko eta bukaeretan suspense edo puntu bat sortzen du. Entretenitzeko edo denbora pasatzeko gomendagarria iruditzen zait.

Gasteiz 9.11

Liburu honek sei kontakizun biltzen ditu. Katixaren bigarren liburua da eta lehenengoaren bidetik doa egituraren aldetik. Lehenengoan, istorioak toki ezberdinetan kokatzen bazituen ere, oraingoan guztiak gertatzen dira etxean (hortik habitat). Maisuki jorratzen ditu pertsonen egunerokotasunean agertzen diren arazoak (bikoteen banaketak, ekonomia krisia, lagunarteko harremanak, eta abar). Ez du aparteko efektismorik behar irakurlearen interesa bereganatzeko. Estilo narratibo berezkoa duela bi lanetan frogatu ondoren, egitasmo handiago bati (eleberri bati, alegia) ekin beharko lukeela iruditzen zait.

Gasteiz 9.5

Gustura irakurri dut liburu hau.Lehenik eta behin oso hiztegi erraza daukalako, gaiek eta argudioek harrapatu nautelako eta azkenik idazleak egitura apalak erabiltzen dituelako. 6 istorio ezberdinek osatzen dute ipuin-liburu hau.Zein baino zein interesgarriagoak! Gehien atsegin izan ditudanak honako hauek dira:”Guy Fawkes-en traizioa” eta”Jaun eta Jabe”.Bietako protagonistak, gasteak, ia ia umeak dira eta biek arazoak dauzkate helduekin. Etzea ez da soilik bizitzeko leku bat, bizitza estiloa ere adierazte da. Orrialde hauetan gaur egungo familia ereduak islatzen dira: familia tradizionalak ez dira agertzen. Beraz liburuaren mamia originala da.Estiloari dagokionez Agirrek esaldi,paragrafo motzak eta dialogo franko baliatzen ditu.18,22,23,107 eta abar orrialdeetan. Hitz batez, une onak pasatu ditut “Habitat” irakurtzen.

Las Karreras 57.1

Hauxe da Katixa Agirreren irakurri dudan bigarren liburua eta lehenengoarekin bezala, honekin ere ondo pasatu dut. Istorio batzuk besteak baino gustuagokoak izan ditut baina orokorrean nahiko entretenigarriak dira. Gomendagarria da liburua.

Burlata 17.1

Irakurterraza da.
Sei ipuin ezberdin eta nahikoa errealistek osatzen dute idazlan hau; ipuin batzuk besteak baino erakargarriagoak izan arren, gustura irakurtzeko liburua dugu hau.
Idazle gazte honek aski ongi islatzen ditu etxean bizi izaten diren egoerak: bakardadea, maitasuna ala maitasun eza, zoriontasuna, beldurra, elkarbizitzan zailtasunak…
Hiztegi maila egokia da, konplikaziorik gabe.
Denbora pasatzeko liburu bat bilatzen dutenei gomendatzekoa da.

Oñati 45.2

Liburu oso interesgarria Katixa Agirrek 2009an aurkeztu diguna. Irakurri dudan aurtengo lehenengo liburua izan da. 2009ko liburuak hau bezain entretenigarriak baldin badira urte polita izango da euskal literaturari dagokionez.
Sei ipuin, zein baino zein interesgarriago. Agian bat edo bik ez dute hainbeste erakartzen baina orokorrean sei ipuinak gustatu zaizkit.
Erraza irakurtzeko, kontutan izanda 200 orrialde baino gehiagoko lana dela, eta oso erreala. Agian batzuetan errealismoa baino gaurkotasun gehiago dauka.
Baina orokorrean asko gustatu zait eta gomendatzeko moduko liburua dela pentsatzen dut.

Irun 67.1

Besterik gabe. Ez dit deus esan. Ez zait asko gustatu. Nahiko ahula.

Getxo 50.1

Sua falta zaigu liburuaren antzekoa, baina tematika guztiz aldatuta. Aurreko liburuak honek baino gehiago engantxatu ninduen. Ipuin batzuk landugabeak irudi zaizkit.

Bilbo 54.3

Katixaren bigarren liburu hau ez zait gehiegi gustatu. Sei ipuinak erraz irakurtzen dira (errazegi batzuetan: Labadora, etab.) baina amaierak landugabeak iruditu zaizkit. Izan ere, ipuinak nola edo hala amaitu behar zirela iruditu zait, eta horrela amaitu dira. Beraz, zuku gehiago atera ziezaiekeen ipuinei Katixak, baina ez die atera. Denbora pasatzeko liburu bat behar dutenentzat, gomendagarria da. Maisulana aurkitu nahi dutenentzat, ordea, hobe da beste liburu bat erostea.