Izenburua: Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia
Idazlea: Katixa Agirre
Ilustratzailea: Alex Orbe
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010
Amaia Lapitzek nahiago luke uda Irlandan igaro, bere lagunen antzera, baina horren ordez ama arkeologoa lagundu beharko du Palenquera, Mexikoko hondakin maien eremura. Bertan emandako lehenengo gauean, deskubrimendu izugarri bat egingo du Amaiak: aztarnategiko zuzendariaren gorpuarekin egingo du topo. Poliziak gauzak argitzeko baino interes gehiago daukanez errua indigena zapatistei leporatzeko, Mario izeneko lagun egin berriaren laguntzaz kasua argitu beharko du gure protagonistak.
Nahiz eta gazte literaturaren atalean egon, laket izan dut liburua. Abenturazkoa, intrigazkoa eta poliziakoa dela esan daiteke. Idazkera zuzena eta erraza. Helduentzako bideratuta egon izan balitz, Maia kulturari buruzko askoz informazio gehiago eman beharko zatekeen, baina gazte literatura izanda, horrela ondo dago. Gomendagarria 7 eta 12 urte bitarteko gazteentzat; hala ere, 34 urteko heldu bati gustatu zaio…