Berriz zentauro

1

Izenburua: Berriz zentauro
Idazlea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu ohi den Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu. Antizipazio-eleberri bati dagokion moduan, hamaika iradokizun kitzikagarri topatuko du irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxari buruz, baina, horrez gain, protagonistaren ibilerek zer pentsatua emango digute beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak… Literaturaren gourmetentzako plazer bat da Katixa Agirreren nobela berri hau, abenturaz eta gogoetaz betea, intelektuala bezain sentsuala.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu erraldoia Katixa Agirreren azkena. Etorkizun hurbilean girotuta dago eta maisuki azaltzen digu nola aurreikusten duen gure gizartea etorkizun horretan. Paraleloki, Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza kontatzen digu, baita berak deskribatu zuen Frantziako Iraultza ere.
Lehen kapitulua irakurtzean, tutik ere ez nuen ulertu, eta liburua amaitzean berirakurri behar izan dut kapitulu hori. Orduan bai, dena ulertu nuen, jadanik barneratuta bainituen neoprenoa, OFtalak, Delphi gelak, etab. Oso irudimen handikoa dela frogatu du Katixak horrela irudikatzeko etorkizuna. Ea asmatzen duen!
Izugarri ondo idatzita dago liburua, nahiz eta erderismo asko erabili, eta erritmoa du kontakizunak, inoiz interesa ez galtzeko modukoa.
Ondorioz, biziki gomendatzekoa da liburu hau, sari asko jasotzeko sortu dena.
Zorionak Katixa!