Turista klasea

1

Izenburua: Turista klasea
Idazlea: Kattalin Miner
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2020

Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.
Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “ahizpa” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trena hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.
Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobelan.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

      “Turista klasea” irakurtzen amaitu nuenean, Michel Butorren  La modification   izenekoa  etorri zitzaidan burura. Bi testuek joan-etorriko bidaia bat deskribatzen dute trenez. La modificación  liburuan protagonistak Paristik Erromara bidaiatzen du eta Kattalin Minerrena Hendaiatik Parisera. Baina antzekotasuna horretan bakarrik geratzen da.
 Izenburuak akats bat eragin dezakeen arren, pertsonaia nagusia ez doa oporretako argien hirira, kartzelan dagoen lagun bat bisitatzera baizik.
   Liburuak hamahiru atal ditu. Egilea bidaiaren prestaketak kontatzen eta frantsesa ez jakitearen zailtasunak komentatzen hasten da. Ibilbidean zehar, protagonistak Parisen gertatutako eszenak tartekatzen ditu, bisitatuko dituen lagunak deskribatzen ditu, baita bidaiari batzuen elkarrizketak ere.
Gehien gustatu zaidana preso politikoek Frantziako kartzeletan bizi duten egoera, transexualen eta emigranteen egoera eta, azkenik, Paris hiria kritikatzea izan da. Horrela irakur dezakegu 30. orrialdean: “Paris , hiri hain klasista eta arrazista”.
Hernaniko egilearen hirugarren eleberria da eta ez dit huts egin. Ez nau “Moio gordetzea ezinezkoa zen” bezainbeste hunkitu, baina merezi izan du irakurtzea, are gehiago jabetu bainaiz Frantziako preso politikoen, transexualen eta emigranteen egoeraz. Gainera, erraz irakurtzen da, estilo samurra eta sinplean idatzita baitago. Zalantzarik gabe, oso gomendagarria da.