Izenburua: 72 ordu
Idazlea: Kepa Iribar
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
2022ko irailaren 6a. Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren eguna. Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jarri du festa atariko lasaitasuna. Ordulariaren tik-tak hotsak segundo bat aletzen duen bakoitzean, atentatua hurbilago dago. 72 orduko erlojuaren aurkako bilaketa batean murgilduko da Ertzaintza. Baita Aitor Letamendia detektibe pribatua, eta Idoia Urdaneta udaletxeko zinegotzia ere.
Baleko liburua Kepa Iribarren lehenengo hau. Thriller bat da, Elkanoren bosgarren mendeurreneko ospakizunetan girotuta, eta azkar eta gustura irakurtzen da.
Thrillerrek dituzten elementuak ditu, argumentuaren biraketa batzuk tartean, baita amaiera ustekabekoa ere.
Argumentu nagusiaz gain, oso ondo azaltzen zaigu nolakoak diren Getarian egiten diren Lehorreratzeak.
Beharrezkoak dira euskal literaturan honelako libururak, maisulanak ez direnak baina gustura irakurtzen direnak.
Ondorioz, gomendagarria da liburu hau.
Ezin esan liburu borobila denik Keparen lehen eleberria. Trama artifiziala eta pertsonaiek ez dute sakontasunik. Hala ere Getariako geografia eta historia ezagutzeko erreferentzia asko ditu eta, gainera, oso modu errazean irakurtzen da. Beraz, udan hondartzan irakurtzeko liburu aproposa.