Hor hago Kevin?

3

Izenburua: Hor hago Kevin?
Idazlea: Kevin Heredia
Argitaletxea: Meettok
Urtea: 2010

Kevin Heredia (Hondarribia, 1971) azken urteotan bihurtu da ezagun euskal literaturako gezurmendietan, Berria egunkarian argitaratutako erreportaje eta zutabeei esker. 1989an REM ikasketak bukatu zituen eta zenbait urtez Marseillan bizi ondoren, kamioilari hasi zen lanean 1999an. Doan lekura doala, beti darama libururen bat zorroan. Irakurle orojalea, berdin maite ditu Celinen garratzak eta Benedettiren gozoak. Horri esker, mota guztietako literaturzale euskaldunen txaloak eta txistuak jaso dituzte haren artikuluek. “Irakurlearenak” zutabe bilduma (Meettok, 2009) da orain arte argitaratu duen liburu bakarra. “Hor dago Kevin?” da bere aurreneko nobela. Literaturan bizi da, literaturatik ezin duenez.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
3 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Liburuak ostutako nobelaren bilaketa luzea aipatzen du. Bilaketa ala ihesa? Idazle-protagonistak bere lana berreskuratu nahi du eta menturaz bere buruaz jabetu. Bere zalantzak, beldurrak, galderak, joan-etorriak jakinarazten dizkigu bakarrizketa honetan, liburuaren oinarria eragiten duena. Horrelako sukarraldiak Menorcatik Londoreko kaleetara erakartzen du eta irakurlea emandako erritmo bizi-biziari darraio. Hala ere, aitortzen dut, behin baino gehiagotan, Kevinen itzuli-mitzuliak segituz, galdu egin naizela.

Martin

Oso liburu entretenigarria, bikain idatzita dago eta beti eramaten zaitu espero ez duzun lekutik. Hasieran istorioak normal xamarra ematen du baina pixkanaka Kevin konplikaziotan sartuko da, idazten ari den liburua lapurtzearekin batera, eta bere neska haserretzen zaionean. Hor ibiliko da mundu erdia zeharkatuz liburua berreskuratzeko bestela ez duelako neska ere berreskuratuko. Pasadizo barregarriak, idazleen munduko txutxu-mutxuak… Oso, oso gomendagarria!

Bilbo 54.3

Kevin Heredia izengotia duen idazlearen eleberria heldu zaigu eta onartu behar dut zapore gazi-gozo utzi didala. Liburuaren lehen erdia asko gustatu zait. Izan ere, Menorcako oporraldia eta Londresen egiten duen bilaketa oso entretenigarriak iruditu zaizkit. Baina bigarrren zatia, Mendigurenekin topo egiten duenetik hain zuzen, nahasgarria eta ia aspergarria iruditu zait. Azkenik, amaierak asegabe utzi nau. Beraz, ez dakit zer pentsatu Kevin Herediaz. Itxaron beharko dut bigarren liburua agertu arte, agertzen bada, noski. Laburbilduz, zalantzak ditut eleberri hau gomendatzeko.