Dumitru

1

Izenburua: Dumitru
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Liburua irakurri aurretik ere ez zuen ezer onik iradokitzen Dumitru inguratzen duen azaleko esku beltzak. Eta liburua amaitu ondoren ere badirudi esku beltzak ez diola mehatxu izateari utzi nahi. Eta Dumitruk eta bere egoeran daudenek, ur gazian igeri egiten segi beharko dutela, zeren batetik ur gazia geroz eta jende gehiago ari da itotzen, eta bestetik , gero eta Aitor gehiago dago bazterretan, ni ez naiz Dumitru esaka. Esaterako, DBHko hainbat ikasle, “nik ez dut beltz batek egindako tortillarik jango” esaten dutenak ikasturte-bukaerako bidairako dirua lortzeko asmotan ikasleen gurasoek etxean egindako tortilla ekartzen dutenean eskolara.
Ai, liburu honek lortuko balu Dumitrurenganako enpatia agertzen dutenenganako enpatia sortzea irakurle gazteengan! Olatz gehiago izatea gurean, eta Unai gehiago, zeren ur gazietan igeri egin ezinda dabiltzanen arteko elkartasuna geroz eta beharrezkoagoa dugu.