Izenburua: Zaldi bat ihes garrezko zelaian
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Argia Liburuak
Urtea: 2023
Euskal prentsak 1869tik 2000ra ekarritako zenbait kronika gogoangarriren bilduma egin du Koldo Izagirrek (Altza-Pasaia, 1953). Kazetaritza testuak izan arren, literatura dute oinarrian. Kontaera librean, liburu honetako testuen bidez ezagutuko dituzu atzerriak eta aberriak; gerrak, kartzelak, hilerriak; bidaiak, festak, erromeriak; ekaitzak, elurrak, itsaso zakarrak. “Harribitxiak” dira, historia ulertzeko gako. Mende batez baino gehiagoz, ikusitakoak eta bizi izandakoak kontatu dituzten kronikariek herri honen modernitaterako bidea deskribatu dute.