Neure buruaren alde

1

Izenburua: Neure buruaren alde
Idazlea: Koldo Zuazo
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

1574. urtean, heriotza ate joka zeukala igarririk, eta bere bizian leporatu zizkioten salaketa zenbaiti aurre egin nahirik, gertatukoak idatziz jartzea erabaki zuen Martin Garaigordobilek. Jatorriz otxandioarra, Gasteiza joan zen lanera, gaztetxoa zela. Soldaduen kapitain bat hil zuela eta, Indietara egin zuen handik ihesi, baina han ere beste hilketa eta lapurreta batzuetan egon zen nahastuta. Berriro ere ihesean, indiarren herri batean aurkitu zuen babesa eta, herri horretan zegoela, Espainiako erregearen soldaduen aurka egindako eraso batean harrapatu zuen heriotzak. Baina, ustekabean, heriotzako une horretan argitu zen berari leporatzen zizkioten hilketa eta lapurreten atzean nor zegoen.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu ederra Koldo Zuazoren lehen eleberri hau. XVI. mendean girotutako abenturazko eleberria da eta borobila dela esan behar da. Martin Garaigordobil Otxandiokoaren bizitza kontatzen du Zuazok, Otxandion hasi eta Gazteiztik, Cadiztik eta Sevillatik pasatu ondoren, Indietara joan eta han bizi eta hil zen gizonaren bizitza, hain zuzen. Martinek berak kontatzen du bere istorioa, antzinako eta une horretako pasadizoak tartekatuz.

Idazkera benetan ederra izan da. Zuazok erakutsi du zenbat dakien euskarari buruz eta gozagarria izan da erabili duen euskara. Koldok erabaki du XVI. mendea eta gero sortutako hitzik ez erabiltzea eta horrek, liburua zaildu ordez, edertu egin du.

Asko gozatu dut liburu honekin eta espero dut Zuazo laster itzultzea beste liburu zaindu eta eder batekin. Beraz, biziki gomendagarria da liburu hau.