Nuarbe. 29 urteko soka

1

Izenburua: Nuarbe. 29 urteko soka
Idazlea: Laxaro Azkune
Argitaletxea: Nuarbe Sokatira Elkartea
Urtea: 2019

 

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Nuarbe 100 biztanle baino askoz gehiago ez dituen auzo azpeitiar-beizamarra da. Sokatira izan da auzo honen zaletasun nagusia, eta 29 urteko ibilian mila txapela baino gehiago lortu ditu Euskal Herri mailan, Europa mailan eta mundu mailan ere. Ez ahazteko moduko balentriak lortu dituzte nuarbetarrek eta beste batzuek kirol honetan, eta Laxaro Azkune kazetariak ere horretarako idatzi du liburua, 100 lagundik gora (kirolariak, entrenatzaileak, itzultzaileak…) elkarrizketatu ondoren. Alegia, jendeak eta Euskal Herriak ez dezala ahaztu auzo txiki batek, bere sustraiei uko egin gabe, –sustraietan besteak beste ofizialtasunaren afera dago– nola lortu zuen mundu mailan ezagun izatea. Mundu mailan bai, zeren mundu guztian egiten da sokatira: Afrikan, Amerikan, Asian, Europan eta Ozeanian. (beste herri-kirol batzuk ere badute beren tartetxoa liburuan, bidenabar esanda).

Egia esan, zaila da esaldi bakar batean liburu honek dakarrena biltzea, baina “txikiaren harrotasuna” dela esango nuke. Nik ez dakit liburu hau 111 Akademiak sarituko duen, ezta Akademiak liburuak saritzeko parametrotan sartzen den. Norbaitek esango du ez dela literatura, baina liburu honek literaturako liburu askok baino epopeia, dramatismo eta lirismo gehiago dauka. Eta nik ezin aipatu gabe utzi. Hori behintzat merezi du. Hori eta gehiago, ez baita gauza okerragorik ahanztura eta indiferentzia baino.