Etxeko urak

1

Izenburua: Etxeko urak
Idazlea: Leire Bilbao
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2020

“Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Bada beraz iturburu bat. Amatasunetik idatzitako liburu bat bainoago, leku batetik idatzitako liburua baita Etxeko urak, amatasunetik. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; listua eta hizkuntza datoz gero, kolektibotasunaren marea, eta harraska inguruko domestikotasuna. Liburua ez dago amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta ama izatearen pisua, disidente izateko nahia eta ordena soziala mantentzearen arduraduna izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta norbere ama ulertzeko saiakera.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Kureiski

Leire Bilbao poeta total bat da literatura ezberdinetan tarteka sortzen diren poeta totalen gisa (Cernuda, Yeats, Belli) eta, beraz, poesia totala idazten du total izateko asmoz, horregatik niretzat totalki gomendagarria da berriro ere bere poema liburua.

Leireren poesiak bere izatearen eraikuntzaren esplorazioan lekuko izatera gonbidatzen gaitu berriro ere… eta zorioneko irakurleak lehen lerroan ikus dezakegu Leire, Leire den guzti hori, Leireren baitan dauden Leire guzti horiek eta, ispilu gisa gure baitan dauden Leire guztiak eta gu guztiak ere. 

Iruditzen zait dotorezia ikaragarrik uzten dituela galtzeko utzitako papurrak utzi dizkiguzulako, eskuzabal, guztioi gal ez gaitezen.EzkataketikScannerrera eta handik Etxeko uraken barna ez gara behin ere galtzen, haren eskutik goazelako itsaso eta, orain, usuago agertzen diren larreetan.

Izan ere, iruditzen zait Etxeko uraken aurretik irakurritako bi liburuak eraldatzen eta birsigfnifikatzen ditu eta… ezinbestean haren hurrengo lanaren bila uzten gaitu.