Barruko hotsak

0

Izenburua: Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk
Idazlea: Leire Bilbao
Ilustratzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2021
Adina: 6 urtetik aurrera

Liburu honek jarraipena ematen dio Piztipoemak eta Xomorropoemak (Euskadi Saria 2017) liburuek haur-poesian irekitako bideari. Orduan, piztiak eta zomorroak ziren olerkien protagonistak. Honetan, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira.

Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,
gure inguruan hamaika eta bat soinu daude.
Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,
musika sortzen etengabe.
Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,
gurekin batera dantzatzen dute.
Eta lo gaudenean ere…

Garbitu ondo,
zorroztu bizkor,
zabaldu guztiz belarriak…
zure egunaren soinu banda
aditu arte!

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments