Izenburua: Bat gehiago gara
Egilea: Leire Salaberria
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2022
Bat gehiago izango dira Yun panda gorriaren etxean. Ahizpatxo bat izango du eta ez daki horrek nola aldatuko dion bizitza. Gurasoek ez dute hainbeste denbora izango berarekin egoteko, biloba bakarra izateari utziko dio eta espazioa partekatu beharko du. Denbora eta maitasun pixka batekin, ordea, beste modu batera ikusiko ditu gauzak.
Leire Salaberriak haur txikientzako lehen komikia du hau, eta istorio garrantzitsu bat dakar: ume berri baten jaiotza.