Izenburua: Aro beilegia
Idazlea: Lizar Begoña
Argitaletxea: Balea Zuria
Urtea: 2020
Donostia Kultura Poesia Saria III
Aro beilegia liburu freskoa eta indartsua da. Kritika zuzena egiten dio gaur egungo gizarteari, sistema ekonomikoari, teknologiaren mendetasunari, geure berekoitasunari… Eta hori guztia poetikotasunari uko egin gabe, hizkera liriko ilun berezi batez. Gordina eta zuzena da askotan, baina badaki samurra izaten ere. Hotz utziko ez zaituen ahots gazte berri bat.