Gepardo japoniarrak

1

Izenburua: Gepardo japoniarrak
Idazlea: Lizar Begoña
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2022

Hitzen zoo libre bat dakar Lizar Begoñaren Gepardo japoniarrak poema liburuak. Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara. Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Getxo 50.1

Aspaldidanik poesia irakurri gabe, eta onartu beharra daukat zaila egin zaidala. Olerki laburrak, hausnartzekoak, askotan errimarekin… Gustukoena “Mundú” olerkia egin zait: samurra, bihotzetik ateratakoa, aitxitxeri eskainitakoa. III atalari dagozkion olerkiak oso gustura irakurri ditut, agian poesia narratibora jotzen zutelako.

Irakurtzekoa eta berriro poesiarekin berradiskidetzeko liburua.