Izenburua: Intemperies (babes bila)
Idazlea: Lourdes Oñederra
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2013
Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urtek laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak. Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitablemente.
Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak.
Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.
Odo eleberri konplexua ekarri digu Lourdes Oñaederrak, ezer argitaratu gabe hainbeste urte egon eta gero. Oso ondo idatzita dago liburua, oso ondo menderatzen du hizkuntza Lourdesek, oso estilo landua du idazterakoan, baina, hala ere, oso astuna iruditu zait liburua eta asko kostatu zait amaitzea. Iruditu zait ez zela ezer gertatzen narrazioan zehar, argumentua hutsik zegoela, eta badakit hori ez dela egia, baina ezinezkoa izan zait Oñaederrerarekin konektatzea, ezta Luzia, Victor, Eva eta enparauekin. Ezin izan dut liburuaz gozatzeko pasahitza aurkitu. Ea beste norbaitek hori lortzen duen!.
Bada niri liburua ez zait askorik gustatu. Sortu didan lehenengo sentsazioa asperdurarena izan da. Bestetik, lotura eskaseko gogoeta nolabait bortxatuen bilduma iruditu zait. Horretaz aparte, idazlearen asmo nolabait “pretentziosoa” azpimarratuko nuke.