Izenburua: Haize hegoaren aroak
Idazlea: Luis Garde
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2007
Egunsenti alderat
gotorlekuko harresiak gartzen dira
xori hotz pausatu batek behatzen baditu.
Beren izenak azkazalez izkiriatuz
ziegez jabetu ziren itzalak.
Jasota daude ahanzturaren
erregistro kareztatuetan.
Txolarrek sastraka itsuan mokoka
harriak iraunarazten dituzte.
Honelako egunsenti dardaratietan
Ezkabako harresiek dirakite
xori gori batek begietaratzen baditu.
Bigarren poema liburua du Luis Garde Iruñarrak,Oihan nabarra euskaltzaindiko 2004 sariaren ondorenean argitaratu duena. Bertan borroka mota askorekin ari da bueltaka alegia, askotariko borrokak ditu liburu honek ardatz, sentimenduaren ukituaz ihardesten du galdera multzo garrantzitsu bat. Asko gustatu zait liburu hau eta bi edo hiru irakurri-aldi eman dizkiot.