Ehiztariaren isilaldia

1

Izenburua: Ehiztariaren isilaldia
Idazlea: Luis Garde
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2015

Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a. Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.

Donemartie, gaur egun. Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Narratibazko liburu mardul bat ekarri digu Luis Garde poetak eta oso zapore ona utzi dit, nahiz eta arreta handia eskatu. Asko kostatu zait liburua amaitzea eta batzuetan ematen zuen ez nuela ezer aurreratzen, baina irakurketa amaituta merezi zuela iruditu zait.
Bi istorio nahasten dira: Ezkabari buruzko kontakizun bat egiteko poeta batek (berak ote?) bizi duen prozesu osoa eta kontakizun bera, bi istorioak tartekatuz, olerki batzuekin batera.
Ezkabamendi gotorlekutik ehundaka presok egin zuten ihesaldiari eta hango herritarrek izan zuten jarrerari buruz asko jakiteko ere baliagarria da liburu hau.
Beraz, gomendagarria da liburu hau, nahiz eta erraza ez izan.