Kakao zaporeko gauak

1

Izenburua: Kakao zaporeko gauak
Idazlea: Lur Gallastegi
Argitaletxea: Alai
Urtea: 2024
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera

 

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Nerabeentzako liburua da hau, hamalau urte baino gehiagoko irakurleentzat, hain zuzen ere. Hala ere, irakurri ondoren, adin guztietarako testua dela esango nuke, edukiagatik eta idazteko moduagatik.

Hasieran, Bordelen Erasmus egiten ikasi duten hiru euskal ikasle tratatzen ditu: Añes, June eta Pau. Baina Meliane eta Lalla alaba azaldu dira, eta gauzak korapilatu egin dira. Boli Kostatik datoz eta Parisera iritsi nahi dute senide batekin topo egiteko.

Aitzakia hori da idazlea immigranteen egoera, harrera-herrialdeetan duten bizimodua eta uzten dituzten pertsonak deskribatzen inplika dadin.

Estiloari dagokionez, hasieran zail samarra dirudi, kapitulu askotan banatuta baitago, protagonistei eta jorratzen dituen gaiei eskainita. Narrazio enkoadratu bat ere agertzen da tarteka, baina irakurlea berehala ohartzen da oraindik Boli Kostan dauden senideez ari dela.

Gustatu zait nola deskribatzen duen migratzaileek pasatzen duten egoera eta beldurra, jatorrizko herrialdeetan geratzen den familiarekiko duen kezka izugarria. Hala ere, uste dut bortxaketaren gaiari leku gehiago eskaini behar ziola, bide batez baino ez du aipatzen.

Idoia Garcesen ‘Dei galdu bat’ bezala, eleberri hau oso egokia iruditzen zait institutuetan irakurtzeko, izan ere, ikasleak immigrazioaren gaiaz kontzientziatzeko eta aurreiritziak ezabatzeko balioko luke.