Zubigilea

1

Izenburua: Zubigilea
Idazlea: Lutxo Egia
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2007

Joseba Jaka V. literatur bekako sariduna izan zen Lutxo Egia, Zubigilea izeneko idazlan proiektuarekin. Deustuko Zorrotzaurre auzunea Manhattan txiki bat bihurtzeko asmoaz mintzo da nobela honetan. Bilbo Europako, eta are, munduko beste edozein hiri baino aurreratuago dela erakutsi nahi dute zenbaitzuk, eta horren ikur izango da Zorrotzaurre berritua. Eta noski, hara begira daude udala –hauteskundeak laster dituela kontuan hartuta–, banketxeak eta eraikuntza enpresak. Egitasmoa aurrera eramateko, munduko arkitektorik goraipatuenetako bat hautatu dute, baita Bilbo bertako bi arkitekto bulego ere, laguntzeko. Iragana eta oraina elkartzen dituen nobela bizia eskaini du Lutxo Egiak Zubigilean.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

Lutxo Egiak zubiak erabiltzen ditu metafora bezala. Berarentzat gauza inportanteenak aldeak dira. Dena da zubi bat liburu honetan. Mundu ezberdinak lotzen ditu, bi garai ezberdinetan gainera. Bera da benetako Zubigilea. Eleberri honetan denetarik agertzen da “Bilbo berri”-tan oinarriturik. Probokazio bat egin nahi du idazleak: “Bilbo ez-hiri bilakatzen ari da eta gu gara errudunak”, esan nahi du nire ustez. Guk egiten duguna. Hiruko harremanak beste ikuspuntu batzuk eskaintzen ditu. Arkitekto “izarrak”, boterea, politika, beti triangelu “arriskutsua” bihurtzen da. Izenekin jolasten du Egiak errealitea eta fikzioa nahasten du modu egokiaz. Azkenean galdera batekin geratzen zara: Fikzio hutsa edo ez hainbeste…?