Deserria haurtzaro

3

Izenburua: Deserria haurtzaro
Idazlea: Maddi Zubeldia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere: aitaren hitz-joko zoragarriak, Danièle lagun-mina, eta, batez ere, barne mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki. Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu, idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko batean gelditzen zaigun horietakoa.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
koldoleunda

Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro irakurtzeko eleberri atsegina iruditu zait. Eleberritik gehien deskribapenak gustatu zaizkit, irakurlea kokatzen laguntzen baitute. Kontakizunean gogortasuna eta xamurtasuna agertzen dira eta baita gai unibertsalak ere, hala nola, maitasuna eta heriotza. Hori guztia testuinguru jakin batean, errealitateak eta fikzioak bat eginez. Euskal Herriko XX. mendeko historiaren lekukotasun batean bihurtzen da obra hau.

Bilbo 54.3

Liburu xumea Maddi Zubeldiaren lehen eleberri hau. Bi partetan banatuta dago, berrogei urteko aldea egonik bi zatiren artean. Ana protagonistaren familia da liburuaren ardatza eta haur lapurtuen gaia agertzen da liburuan zehar, bigarren zatian batez ere.
Oso azkar irakurtzen da eta idazkera oso goxoa da. Dena den, ez nau asko bete liburu honek eta ez dut uste gogoratuko dudanik denbora luzean. Beraz, balekotzat jotzen dut, baina gehiagorik ez. Gomendatzekotan, Iparraldeko literatura sustatzearren bakarrik gomendatuko nuke.

Senpere 4.1

Lehen parte batean kontakizunak autofikzioaren itxura hartzen du. Susma dezakegu idazleak neurri handi batez bere hautzaroa aipatzen duela Ana protagonista haren berdina agertaraziz. Hori da autofikzioaren teknika: autoreak bere bizia aipatzen du bere berdinari esker 3.pertsona erabiliz. Bigarren partean kontakizunak eleberriaren antza hartzen du gehiago, fikziozko elementuak sartzen baititu.
Ororen buru lehen eleberri honekin Maddi Zubeldiak obra atsegina aurkezten digu. Erraz irakurtzen da, bereziki idazkera eder bati esker. Oso gustura irakurri dut.
Liburu hau irakurtzea merezi du.