Izenburua: L. A. A.
Idazlea: Maixa Zugasti
Argitaletxea: Algaida
Urtea: 2017
Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte.
Liburu interesgarria Maixa Zugastiren lehenengo hau. Irun saria irabazi zuen 2016an eta thriller motakoa da. Zati batzuetan suspentsea mantentzea lortzen du, thriller onek egiten duten bezala, baina beste pasarte batzuetan porrot egiten du. Amaiera ere ez zait oso ona iruditu.
Azkar irakurtzen da eleberria eta inoiz ez naiz aspertu, nahiz eta aipatutako gorabeherak egon. Beraz, balekotzat joko dut eta, ondorioz, gomendatuko dut, lehenengo liburua izateagatik, batez ere.
Ea nolakoa den argitaratuta dagoen bigarren liburua!