Atarian

0

Izenburua: Atarian
Idazlea: Maixa Zugasti
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022

Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua…; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.
Leandro, Hernaniko baserri bateko azken jabea, Maite alabak Sandiusterri egoitzan sartuko du gogoz kontra, burua nahasi zaiolako aitzakian. Haren benetako kezka, ordea, baserriaren jabetza da. Egoitzaren barruan, Juanek babestuko du, asmo iluneko gizonak.
Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan.
Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian; maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments