Galdeak eta baleak

0

Izenburua: Galdeak eta baleak
Idazlea: Josetxo Azkona
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

EGIA ala gezurra da
hobea dela zinemagileen arkitektura eta arkitektoen pintura,
olerkarien argazkiak eta musikarien poesia baino?
ZERGATIK non eta pixa egiten dugu tokian
beti izaten baitu arbolak bere gibelaldea,
gu eta arbola nonahi gaudela?
GEZURRA da Bukowskik ez zuela Chinaski atsegin.
baina bai, aitzitik, Tchaikosvky eta Maiakovski?
GIZONA gizonarentzat otso bada,
zer da otsoa otsoarentzat;
tigre, orka, gizon?
NORK daki zeren bila gabiltzan mukiak zapiaz kendu
eta zapiari tinko begiratzen diogunean?
Perretxiko bila ibiliko ote, agian?
ZERGATIK bi gehi hiru ez da sekula berdin bost ametsetan?

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments