Andrezaharraren manifestua

1

Izenburua: Andrezaharraren manifestua
Idazlea: Mari Luz Esteban
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2019

manifestu bat da
esanguraz bete nahi den
aldarri bat
gai, arlo, eremu batean non
esanahiak kerratuz doazen
eta errealitate berriak
isilik ere
garrasika hasten diren

manifestu bat da
zure garaiaren eta zure gizartearen
Arrazoiaren aurka idaztea
leiho bat zabaltzea etorkizunera

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Ea 83.1

Andrezaharraren manifestua
Mari Luz Esteban

Egileak manifestu deitzen dion lan hau hiru kapitulutan banatuta dago.
Lehen atalean, bera oraindik ume edo gazte zela gogoratzen dituen pasadizoak kontatzen dizkigu. Garai hartako andrezaharrek sortzen zuten errezeloa arnasten zuen berak. Batez ere ezkongabeei atxikitako eskrupulua, ezkonduengandik alboratzen zituen onespenik eza, gizarteak baldintzatutako isla.
Ikusten du garrantzitsuena, benetan garrantzitsuena, datorkigunaren jabetza izatea dela, ikastea edo desikastea haiekandik. Behar besteko argitasuna izatea besteen utzikeria ikusteko, eta hurkoa ohartaraztea norberegan konpon dezan, behar izanez gero.
Bigarren kapituluan zahartzaroa nola ari den bere gorputzaz jabetzen kontatzen digu. Ez daki ziur gaztaroko oroitzapenak onuragarriak diren ala oztopo gaindiezina diren. Besteak beste, adin jakin batetik aurrera sexu topaketek dakarten komikotasun puntuari heldu behar zaio. Baina denak ez dira galerak, aurkikuntzak ere badaude. Jende publikoen oraintsuko irudiek, haien beste irudi bat gogoan gordetzen bazuen ere, ikusarazten diote aldaketa fisiko horrek ez duela bera bakarrik astintzen.
Hirugarren eta azken zatirako, transfigurazioak aurrera jarraitzen du, itzulingurukadak bukatu dira. Kargak eta immolazioak, rol sexualak eta sozialak gainditu behar dira, kontestatarioa dela adierazi.
Badaki utopiatik urrun dagoela (eta nor ez?), baina esperientzia pilatu du, behintzat. Garai batean elastikoa zena orain zurruna da, eta tinkoa zena biguna da. Bizitzearen ondorioak. Ezinezkoa da gorputzak, duelu guztiak soinean eramaten dituenak, immunitatea izatea, bizitzako gatazka guztiak bertan egiten baitira. Zaintzen du bere irudia, behar bezala prestatu eta jantziz, ez gazteago emateko, baizik eta irmotasuna emateko, arbitrarioa denaren kontrola izateko.
Atzerantz begiratu, biratu eta atzera egiten du harremanak ez galtzeko, eta kideekin oroitzapenak partekatzeak plus bat ematen dio. Iragana ez da bistatik galdu behar, ingurunearekiko sentsibilitatea galtzeko arriskua baitago.
Politikan bere burua eta gorputza birkokatzeko beharra sentitzen du, eta gorputz-iraultza honetan kalean agertzea ezinbesteko egiten zaio, gaur aitzindari, bihar ildoa jarraituz.