Maitagarria eta desioa

1

Izenburua: Maitagarria eta desioa
Idazlea: Mariasun Landa
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Hona hemen maitagarri bati lagundu zion neskato baten istorioa; maitagarriak, esker onez, dohain bat eman zion: bere edozein desio beteko zuela. Hitza eman zion: maitagarri hitza. Horrez gain, neskato horrek bere opariaz gozatzeko behar izan duen denbora luzeaz arituko da ipuina, nola emakumetu eta zahartu zen aukera liluragarri harekin.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

–Gaur zure semearen gutuna duzu, Claudia andrea.
–Ez dut, eta, seme-alabarik…
–Gaur arte. Hemendik aurrera izango duzu, eta nik astero ekarriko dizut gutun bat.

7 eta 14 urteren arteko neskato-mutikoentzat (neskatxa-mutilentzat?) egina Mariasun Landak.

Neure gusturako:
Mamia oso polita du narrazioak. Asmatzen du, beti ere nire gusturako. Kontaketan barrena, ongi txirikordatzen ditu hariak, bizitzaren senak eta sentimenak, maitasuna, maiti eta maitagarria, desioa, Ilusioa izeneko herritik xirristan Desilusioa izenekoara, ziurgabetasuna… Ongi.

Ez du hain ongi asmatzen kontatzeko eran, esamoldeen lanketan. Hitzak eta irudiak xirristan joan behar luketenak, trabatu egiten dira aldika, bi alditan irakurri behar esaldiak ongi ulertzeko, korapilo ttikiak… orraztu faltan, pittin bat gehixeago landu faltan.Lastima.

Nire idurikoz.