Txirolo

0

Izenburua: Txirolo
Idazlea: Maribel Aiertza
Ilustratzailea: Manu Ortega
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2022
Gomendatutako adina: 10-12 urte

Urko ez da etxe normal batean bizi; baleontzi batean bizi da gurasoekin. Pozez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean, iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko! Ezizen itsusi bate er jarri zion: Txirolo. Eta horrek bai ematen ziola min. Urkok skatearen gainean grindatzen eta jauzika ahazten zituen penak eta minak. Probintziako skater onena zen eta Aitzol eta haren lagunen jazarpenen gainetik nazioarteko lehikateka irabaztea lortu zuen. Sariaren poza mikaztu zioten, halere. Eta zer egin zuen Urkok? Berak ere ezagutzen zuen Aitzolen familiko sekretu bat; irainka eta mundu guztiari esaten hasiko zen?

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments