Izenburua: Talatik tiroka
Idazlea: Markos Zapiain
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009
Politika, sexua, filosofia, irakaskuntza, literatura, bere familia, erlijioa, futbola, psikoanalisia… edozer gai jo dezake Markos Zapiainen begirada aztiak eta esku jolastiak. Bere marka, baina, ikuspegian dago, aldi berean umoretsua eta zorrotza, ezusteko perspektiba batetik abiatu eta ekarpen originalak egiten dituena, goiak eta beheak uneoro nahastuz: bere ikasleen pasadizo bat erabil dezake auzi antropologiko bat argitzeko, edo teologia zerutiarrean hasita komuneko eskatologian amaitu.
Liburuaren egiturak ez dit utzi lasai irakurtzen, ez dago gaien araberako loturarik, edo ildo nagusirik. Gai batetik bestera salto handiegiak zeuden. Ez da osotasunean irakurtzeko liburu bat. Agian egun batean bat eta hurrengoan beste atal bat, baina hala ere zaila egin zait.