Izenburua: Azken zakatzak
Idazlea: Martxel Mariskal
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017
Beti Mugan, Lisabö eta beste musika talde batzuentzat idatzitako kantuetatik ezagutzen genuen Martxel Mariskalen ahotsa. Liburu honen konposizio barrenkorrak zabaldu egin du bere indar espresiboaren sakontasuna, arnas luzekoa eta oparoa, lanketa gaitz baten emaitza trinkoa.








