9mm Parabellum

1

Izenburua: 9mm Parabellum
Idazlea: Migel Anjel Mintegi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2021

Martin sorterrira itzuli da. Behartuta joan zen eta behartuta itzuli da, amaren hiletetara. Joan zenean bizitza oso bat utzi zuen herrian, urte askotako une on eta txarrak, azken aldikoak oso txarrak. Ez ditu ahaztuak, ezin du, baina iraganaren itzaletan zokoratuak ditu. Itzulerak, ordea, argitara atera ditu, eta Martinek berriz ere topo egingo du maite zuen emakumearekin, alaba galduarekin, familiarekin, lagunekin, lagun izandakoekin eta aurkariekin…
…Eta ezkutaleku batean gordeta utzi zuen garai hartako zoritxarreko oroigarriarekin.

«Pentsakor zaude zigarreta erretzen. Kontuak ateratzen. 1997ko maiatzean joan zinen. Gaur, automobilaren panelari begiratu diozu eta 2013ko martxoan zaude. Beraz, bi hilabete barru hamasei urte izango dira herritik joan zinela. Joan ez, alde egin zenuela, hobeto esan. Herriko giroa itogarri bihurtu, eta aire berria arnastu beharrean zeunden, murgilduta zeunden zulo ilunetik ateratzeko zerumuga garbiago eta zabalagoren beharrean».

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu ona Migel Anjel Mintegiren azkena. Urte asko herritik kanpo daraman Martin itzuli egiten da bere amaren heroitza dela-eta eta iraganekoak biziko ditu berriro, nahiz eta, herritik ihes egin zuenenean, bere asmoa iragana lurperatzea izan.

Azkar irakurtzen da luzera ertaineko eleberri hau, elkarrizketa asko daudelako eta argumentua ondo harilkatuta dagoelako. Izan ere, interesa ez dut inoiz galdu irakurketan. Erabiltzen duen hizkera akatsik gabekoa da, poliziek erabiltzen duten gaztelania kenduta.

Ondorioz, liburu hau gomendatu behar dut, baita kexatu ere Migel Anjel Mintegi gutxitan agertzeagatik helduentzako euskal literaturan. Ea noiz agertzen den berriro!