Hizkien eskalea

2

Izenburua: Hizkien eskalea
Idazlea: Mikel Alberdi
Ilustratzailea: Lurdes Larragaña
Argitaletxea: Autoedizioa
Urtea: 2011

Harrituta oraindik eguneroko argiarekin. Iluntzearekin. Hitzen eskaleak misterioa maitatzen ikasi du. Misterioa bera ote bizitzaren zentzua? Zergaitik arimaren eztanda etengabea Jainko eta ideologia guztiek babes gutxi eskaintzen duten honetan?

Eskaleak aurkitzen ditu misterioaren begiak guri so. Eta arimaren argazkiak nahi ditu marraztu. Eta isiltasunari hitz gutxi batzuk eskeini. Bizitzak hartu eta desagertu gabe bidaitzen duten guztientzat.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
2 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Azkoitia 76.4

Esan ohi da bertsolari batzuk poeta zapuztuak direla eta, aldiz, poeta batzuk bertsolari zapuztuak. Hizkien eskalea liburuan poesia askea arnasten da. Gaiei mozorrorik gabe heltzen die. Irakurtzea gomendatzen dut bere freskotasunagatik. Altxor txiki bat da egungo literatura komertzialaren eskaeraren aldean.

Azkoitia 76.1

Mikel Alberdik, Lurdes LarraÒagaren ilustrazioekin Hizkien eskalea poema liburua argitaratu du. Poema liburu hau Labrazako herrian aurkeztu zuen egileak, eta bertan izan nintzen. Han sortu zen giroak asko laguntzen du poema liburu hau erakargarri bihurtzeko, baina ez da erraz irakurtzen den liburua. Ez naiz poema asko irakurritakoa, eta onartu behar dut asko kostatu zaidala irakurtzea. Pertsonaia, herri eta toki askoren izenak azaltzen dira, asko ezezagunak niretzat. Baina kasu honetan arazoa nirea dela iruditzen zait, liburuaren kalitatea ez dut zalantzan ipintzen. Irakurri izan ditudan poesia liburu gutxi horietan gertatu zaidan bezala, poesia ulerterrazak dira hoberenak niretzat. Baina agian zuek ez zarete iritzi berekoak.