Izenburua: Ametsak ere zain
Idazlea: Mikel Antza
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2015
Behar nituzke hankak aske
behar nituzke libre eskuak
behar nuke kate gabe mihia
behar genuke
oroimena baso
isiltasuna mendi
zentzumenak itsaso
arrazoia egutera
bihotza ospel
gorputza epel
azaltzeko
ulertzeko
berrikotik hasteko
edo tunel bat
Réauko ziega honetatik
Rafah-raino