Kalaportutik Iurretara

0

Izenburua: Kalaportutik Iurretara. Joseba Sarrionandia irakurriz
Idazlea: Mikel Asurmendi
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2022

Habanako gaukariaren arrastoan ibili naiz iragan hiru urteotan, begiak sarri itzuliz, ezker-eskuin ari, haren ele, ale, pieza edota teselen ariora. Idazlearen itzuleraren aiduru, haren literaturaren paisaian barrena, haren herbestearen azkeneko pasaia igurikatuz.
Izan ere, ezaguna baita irakurzaleok bi paisaia behatzen ditugula: bizitzarena eta literaturarena. Askotan, baina, paisaia bakarra bailitzan bizituz; arian ari, bidean sarri geldituz, begiak usu itzuliz.
Joseba Sarrionandiaren literaturan ostertz berrietara eramaten gaituztenen artean menturatuz, azken idazlanetara mugatu naiz. Habanako gaukariak haintzat hartu ditut hain zuzen ere, gai anitzi buruzko gogoeta mamitsuak dakartzatelako eta, gainera, abantzu berrogei urteren ondoren ageriko maneran eta nondik idatzi dituen garbi utziz lehenak direlako.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments