Zoriontsuak izatea aukeratu genuen

1

Izenburua: Zoriontsuak izatea aukeratu genuen
Idazlea: Mikel Ayllon
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2020
55 Donostia Kutxa Saria

Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi; Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta…
Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori; are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi… Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Ipuin-liburua ekarri digu Mikel Ayllonek eta ezin dut esan gozatu dudanik irakurketarekin. Sei ipuin daude liburuan eta lehenengoa bakarrik gustatu zait. Besteak irakurri eta gero berdin geratu naiz, ez dute ezer utzi niregan amaitzean.
Bestalde, azkar irakurtzen da liburua eta euskara ona erabili du idazleak, baina arazoa istorioetan egon da, nire aburuz, zer edo zer falta zaie.
Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa.