Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta

1

Izenburua: Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta
Idazlea: Mikel Begoña
Ilustratzailea: Iñaki Martinez ‘Iñaket’
Argitaletxea: Nabarralde
Urtea: 2021

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.24

Komiki hau laburra da, 30 orrialde azpitik. Zail da irudikatzen protagonistari, XII. gizaldian jaio zen Benjamin Tuterakoari euskal Marco Polo esan izan zaiola. Izan ere, komikian hiri gutxi batzuk aipatzen dira: Alejandria, Damasko, Bagdad, Konstantinopla… Eta beste web batean irakurri dugunez 100 herrialde baino gehiago bisitatu zituen, helburu komertzialak tarteko.
Hiri horietako batean, Alejandrian, nafar portuko itsasontziak zeudela dio komikiak, sasoi hartan Nafarroak indar handia baitzuen itsasoan Gaztelak ez bezala.
Hori da komikiaren beste alde bat, Gaztela eta Nafarroa etsaituta.
Komikiak badu umore ukitua, narratzaileetako bat txakur bat baita, Akitaniako Leonor erreginak nafar-errege lagunari egindako oparia. 
Esan bezala, nafar bidaiariaren ibiliak komiki lodi edo luzemetrai baterako ere emango luke, baina eskertzen da Nabarralde fundazioaren ahalegina euskal Marco Polo bistaratzeko.