Zeluloidezko begiradak

1

Izenburua: Zeluloidezko begiradak
Idazlea: Mikel Garcia Idiakez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

“Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin… leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean”. Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude ondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

ìZeluloidezko begiradakî, Garcia Idiakezek idatzitako liburua, beharrezkoa da Euskal kulturan zinemaren inguruko testu gutxi baitaude. Liburu hori atsegin izan dut. Lehenik eta behin nire euskal zuzendaririk gogoenak aipatzen baitira: Montxo Armendariz, Julio Medem, Anton EzeizaÖ Bigarrenik, saiakera horri esker Juan Bautista Berasategi eta Koldo Almandoz ezagutu ditut. Tamalez, film laburrak oso gutxi ikusten dira. Hori dela eta ez nuen Donostiako zinemagilea ezagutzen. Hirugarrenik, nahiz eta zuzendari batzuk falta, Juamma Bajo Ulloa hain zuzen ere, daudenak esanguratsuenak dira nire ustez. Laugarrenik, objektibo samarra delako. Garcia Idiakezek ez du bere iritzia ematen. Berarentzat guztiak garrantzitsuak dira, haien biografiak, haien lanak aipatzen ditu, baina ez du aipatzen ea filma gustatu zitzaion ala ez. Azkenik, liburu horri esker zinemari buruzko gauza asko ikasi ditut. Adibidez, nik ez nekien Montxo Armendariz kartzelan egona zela Frankismo garaian, eta oso konprometitua izan zela. Nik ez nekien Stanley Kubryk Julio Medemen ìLa ardilla rojaî delako filma laket zuela. Bestalde, nik ez nuen antzeman Koldo Almandoz oso zinemagile esperimentala zela. Liburu horri esker enteratu naiz Roberto Gastonen ìAnderî pelikula ez zela estreinatu aretoetan. Beharbada homosexualen gainean hitz egiten delako. Arrazoi horiengatik guztiengatik ìZeluloidezko begiradakî irakurtzea merezi du, zinemazale amorratuek ez ezik bestelako publikoak ere bai.