Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa ala errealitatea?

0

Izenburua: Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa ala errealitatea?
Idazlea: Mikel Mendizabal
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2014

Zergatik hitz egiten da horren gutxi euskaraz? Zergatik hainbat euskaldun ez da euskaraz ia inoiz mintzatzen? Zergatik jotzen dugu horren maiz erdarara euskaraz ari garenean? Euskal Herriak bere hizkuntza berreskuratzeko egin duen ahalegin itzelak, zergatik eman du horren emaitza eskasa? Zer egin da gaizki egoera honetara iristeko?

Auzi honen inguruan franko idatzi bada ere, liburu honetan beste ikuspegi batetik heldu zaio koskari eta oinarrizko gi bat planteatzen da: Errazagoa al da zenbait hizkuntzatan hitz egitea? Bai ala ez, eta zergatik?

Gaia argitzeko Miren Azkarate, Juan Carlos Moreno Cabrera, Bernard Bichakjian eta Jesus Rubio hizkuntzalariekin ipini nintzen harremanetan. Bi lehenengoek uste dute munduko hizkuntza guztietan komunika daitekeela berdin, hau da, ez dagoela hizkuntza zailagorik edo osatuagorik eta hizkuntza batean gutxiago hitz egiten bada, ez dela arrazoi linguistikoengatik, bertan azaltzen dituzten arrazoi batzuengatik baizik. Beste bi hizkuntzalariek, ordea, uste dute errazagoa dela zenbait hizkuntzatan hiz egitea. Egitura desberdinekoak diren hizkuntzak aztertu ondoren ikus daitekeela adibidez, badela garabide sintaktiko bat, gomendio eta aukera linguistikoak proposatzean kontuan hartu beharko litzatekeena.

Debatea zerbitzatuta dago. Norberak atera ditzala bere ondorioak funtsezko gai honetan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments