Higuinaren istorioak

1

Izenburua: Higuinaren istorioak
Idazlea: Mikelats Gorroto
Argitaletxea: Hiria
Urtea: 2013

Hau ez da liburu bat. Film bat baino. Atalez atal munduaren kronika garratza kontatzen duen gidoi ezkor eta suntsitzailean oinarritutako pelikula. Ilunpetik argira, kolorera. Argirik gabe ez baitago kolorerik. Kolorerik gabe, mundurik ez… Hau ez da liburu bat. Dena da faltsua, poesia faltsuak dira hauek. Neu ere faltsua naiz. Mikelats naiz. Gaika naiz.
(Autorearen hitzaurre faltsutik).

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Monika

Hitz batean: aluzinagarria! 2013an berrargitaratua bada ere, 2001ean argitaratua dela uste dut. Hainbeste denbora liburu hau ezagutu gabe! Barkaezina. Ez da edonork irakurtzekoa. Ez dela edonoren gustukoa izango, esan nahi dut. Iluna da, gogorra, basatia… Ez nuen espero, bada, euskal literaturaren azken urteotan, halako libururik existitzea.