Izenburua: Erresumaren ilunsentia
Idazlea: Mila Salterain
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2014
1190. urteko Santa Katelina egun batez hasten da nobela hau, GaztelakoAlfontso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzarekin NafarroakoAntso VI. erregeari Bizkaiak enduzionetik urte gutxira. Geroztik, Durangaldea -bi erresumen arteko muga- azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da. Bertako tenentea, Petro Latrone, Didaco Lupi Harorekin azpilanetan dabil, Gaztelaren eskutik boterea handitzeko. Nafarroako erregeak, ordea, arretaz zelatatzen ditu muga-eskualde horretako jauntxoen jukutriak, bereerresuma eta herritarrak barneko nahiz kanpoko etsai guztien erasoetatik geritzatzera deliberatua.
Mila Salterainen eleberri koral honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, AntsoVII.a, Berengela eta gisako pertsonaia historikoak Peruitsuarekin, Anglesaserorarekin edo Prudentziosasikoarekin nahasten dira. Denen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen digute, gure historiaren bidegurutze erabakior batekoa. Erresumaren ilunsentia hasi zenekoa.
Mila Salterainek bere debuta egin du euskal literaturan Erdi Aroko eleberri historiko honekin eta ezin esan da debut arrakastatsua izan denik.
Izan ere, oso luze egiten da eleberria kontatzeko era egokia ez delako. Pertsonaia asko daude eta zaila da gogoratzea zein den bakoitza, nahiz eta zerrendatxoa agertu liburuaren amaieran. Pena izan da, gaia oso interesgarria delako, baita ezin izan dut gozatu liburu honekin.
Beraz, ezin dut gomendatu Milaren lehenengo liburu hau. Ea bigarrena!