Izenburua: Sasiola
Idazlea: Mila Salterain
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2020
Eleberri historiko peto-peto honetan, Mila Salterainek, bizi-bizi eta irakurlearen jakin-gosea etengabe piztuz, historiografiak askotan iristerik ezin dezakeen bihurgune eta zokoetan barneratzen da, sakon eta luze ikertu dituen gertaera harrigarri batzuen berri emateko, neurri berean kronika eta nobela den artelan honetan.
Beste eleberri historiko bat ekarri digu Mila Salterainek eta oso interesgarria iruditu zait, bere aurreko biak baino interesgarriagoa.Durangaldean dirua faltsutzeagatik epaitu zituztenen kasuaren haritik istorio mardula harilkatu du Milak, pertsonaia eta leku askorekin. Horregatik, pertsonaien aurkibide bat txertatu du idazleak eta eskertzekoa da.
Erabiltzen duen euskara oso gozoa da, nahiz eta hitz zaharkitu batzuk erabili, istorioaren garaiari ondo datozkionak.
Atseginez irakurri dut liburua eta ez dut galdu interesa inongo momentutan. Beraz, gomendatzen dut liburu hau.