Basa

3

Izenburua: Basa
Idazlea: Miren Amuriza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Miren Sorne

Bukatu berri dut. Itzela. Gogorra. Sabinaren inguruan gehiago jakiteko irrikitan geratu naiz. Belaunaldien arteko gatazkaren erretratu bikaina. Indartsua. Ertz eta ahots askotakoa. Bigarren partea behar dut. Aurrekariak eta ondokoak. Istorioan harrapatua geratu naiz. Noizko Miren? Irrikitan nago.

Bilbo 54.3

Miren Amuriza etorri da euskal literaturara, Igartza saria irabazi ondoren, eta zapore gazi-gozoa utzi dit bere lehen liburu honek. Sabinaren bizitza gogorra azaltzen digu, nola gobernatzen duen bera bakarrik bere baserria senarra hil eta gero, nola zaintzen duen koinatu elbarri eta berekoia, zer nolako harremanak dituen seme-alabekin, etab. Oso ondo idatzita dago liburua, euskara txukuna erabiliz, baina ezin izan nau harrapatu. Ez dakit istorioaren erritmo motela izan den edo etengabeko atzera-aurrerakoak, baina interesa galdu dut askotan. Dena den, uste dut Miren Amurizak etorkizun oparoa izan dezakeela euskal narratibagintzan.
Ondorioz, liburu hau gomendatuko dut lehenengoa izateagatik, batez ere, eta bigarrenarez zain geratuko naiz.

Alegia 41.1

Liburua oso gogorra egin zait. Baserriko emakume horri buruz ematen digun irudia, zaharkitua edo aspaldikoa dela esango nuke. Modernitatearen aurka, zakarra, aldaketarik nahi ez duena eta inguruko guztiekin haserre bizi den pertsona da aurkezten diguna. Emakume baserritarraz (honi buruz behintzat) islatu nahi izan duen irudia ez zait batere egokia eta erreala iruditu.”Basapizti” bat aurkeztu digu.
Idazkera gustatu zait: nire ustez hizkuntza garbi eta aberatsa erabili du.