Kokonutt

0

Izenburua: Kokonutt
Idazlea: Miren Amuriza
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2020
Adina: 10 urtetik aurrera

Istorio honetako protagonistak zazpi urte baino gehiago eta hamaika baino gutxiago ditu. Doretta du izena eta argi dauka, egunen batean, famatua izango dela. Pentsatuta dauka bere izan artistikoa: Kokonutt. Duela hilabete batzuk, artean konfinatuta geundela, istorio honetako narratzaileak, enkarguak egitera irten zen batean, ume bat topatu zuen metro-geltokiko eskaileretan jarrita. Bakar-bakarrik zegoen, motxilatxo bat bizkarrean zuela. Eguzkitako betaurrekoak, musuko turkesa bat eta katu-belarridun aurikular batzuk zeramatzan. Peto bakero bat, koloretako txapaz josia, kamiseta horia eta leopardo estanpadun zapatila arrosak. Komikiren batetik ihes eginikoa zirudien. Eta istorio txundigarri bat kontatu zion.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments