Sotoan gordeak

2

Izenburua: Sotoan gordeak
Idazlea: Miren Gorrotxategi
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2020

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Ez nau guztiz ase Miren Gorrotxategiren azken eleberriak. (H)ilbeltza beka irabazi zuen baina nire iritziz zer edo zer falta zaio thriller generoko lan bikaina izateko. Argumentua hiru unetan zatituta dago (1989, 2009 eta 2019) eta denborazko etengabeko aldeketek kalte egiten diote istorioari. Batzuetan, istorioak harrapatuta nengoenean, atzera edo aurrera egiten zuen kontakizunak eta zapuztuta geratzen nintzen. Ondorioz, oso liburu ona izan zitekeena baleko gisa geratu da.
Beraz, gomendatuko dut liburu hau azkar irakurtzen delako (elkarrizketa asko ditu) eta aspergarria ez delako, baina pena da ez izatea izan zitekeen bezain ona. Ea hurrengoa!

Iruñea 12.2

Bereziki, Vianako upategi batera eramaten gaitu Miren Gorrotxategiren azken eleberriak. Nobela beltz zirraragarria iruditu zait, hiru alditan kokatuta: 1989. urtean, 2009an eta 2019an. Interesgarria da hamarkada horien artean egiten diren “jauziak”.
Amaierara iristen da istorio guztietan bezala, baina oso gustura segituko nuen orrialde gehiagotan murgilduta.